miércoles, 14 de enero de 2009

beste ikuspuntu bat

Haurrek beste ikuspuntu bat daukate. Gauzak desberdin ulertzen dituzte, mundua beste era batean ulertzen dute. Gauzak sinple eta errazagoak dira beraientzat. Arazoek guk ikusten ez ditugun konponbideak dituzte batzuetan.
Zerbait, komunikatu, irakatsi edo helarazi nahi dugunean zeinen aurrean gauden kontuan eduki hartzaileak mezua ulertu dezan.
Ikasle batek komunikatu nahi duguna, behin eta berriz azaldu ondoren, ulertu ez duenean, beste ikasle batek azaldu diezaioke, ikasle horrek ulertu berri duelako eta gertu dauka gaiaren inguruko ez jakintasuna.


konstruktibismoa

Norberak bere esperientziaz ikasten duena da gehien eta hobekien gogoratzen duena.
Baina gainera taldean lan egitearen garrantzia goraipatu behar da. Talde lana egiterakoan norberaren ahalmen potentzialak sustatzen dira. Taldeko kide bakoitzak bere ahalmenak jartzen ditu besteen esku arazoari konponbidea aurkitzeko. Batzuk besteengandik ikasten dute, eta era berean norberaren ezagutza ateratzen saiatzen dira kideak.
Kontu eduki behar da taldean lehiakortasun haundia ez sortzeko, lanak aurrera egin behar du, ez da estankatu behar kideen barne arazoengatik. Eztabaida beharrezkoa da eta ikasleek akordio batera iristen ikasi beharko dute taldeko kideek iritzi ezberdinak dituztenean.

martes, 13 de enero de 2009

Randy Pausch

...


Joan den urteko uztailan hil zen.

domingo, 11 de enero de 2009

ikasteko jokoak


Alcalako Unibertsitateko TIFYC ikerketa taldeak -Tecnologías de la Información para la Formación y el Conocimiento- poltsiko telefonoetarako jokoak elkartrukatzeko plataforma garatu du.
Internet (WEB) edo telefono (WAP) bidezko sarrera doakoa da eta erabiltzaileek egindako proposamen bitartez hazten joatea da sortzaileek duten asmoa. DMovil

Joko desberdinak daude: ikusmen bidezko ahalmena garatzeko, kultura, memoria, estrategia, buruarekin ariketak egiteko... geografia edo matematika ikasi edo praktikatzeko adibidez.

Buruari buelta batzuk emateko jokoez gain betikoak ere aurkitu ditzakegu, pang, tetris eta horrelakoak

Erregistratu besterik ez da egin behar eta bluetooth edo infragorri bidez deskargatu daitezke telefonoan

http://dmovil.cc.uah.es/DMovil/

DMovil

Barneratzen diren gauzak

Uste duguna baino gauza gehiago dira haurrekbarneratzen dituztenak.

Amak behin baino gehiagotan kontatu izan dit, oraindik hitz egiten ez nekienean, berak istorioak kontatzen zizkidala.

Hitz egiten ikasi nuenean amak lehenago kontatutako kontu horietaz hitz egiten nuen,

viernes, 9 de enero de 2009

non dago muga?

Daft Punk

Noraino?

desberdintasuna=dibertsitatea

Bideo hau ikusten ideia batzuk etorri zaizkit burura. Aniztasuna.
Denak gara desberdinak eta oinarri horretatik abiatuta ikasle desberdinak jaso ditzakeen eskola edo gelak eduki beharko genituzke.
Ez naiz urritasuna duten pertsonetaz ari, edo hobeto esanda, horietaz ere ari naiz, denak gara besteengandik desberdinak, urritasunen batekin edo gabe (ez al ditugu guztiok urritasunak eta ahalmenak). Denek egiten ditugu gauzak ondo eta baita gaizki ere.
Nola egin eskola berdin batean jende desberdinak ikasi dezan?
Denek ikasi dezakegu zerbait besteengandik. Desberdintasunaren aniztasuna aprobetxatu behar da batzuk besteen gauza onak ikasi eta alderantziz ere egiteko.
Urritasuna duten pertsonengan desberdintasuna behar daba nabarmenago da baina argi dago den denak garela desberdinak. Bakoitzak kualitate batzuk dauzka, batzuk lagunaren antzekoak eta beste batzuk ia inork gehiago ez dauzkanak.
Eskolek hori hartu beharko lukete kontuan. Jende desberdinak ikasi ahal izateko espazioak eraiki behar direla alegia.
Zenbat eta jende desberdin gehiago orduan eta gehiago ikasiko dugu denok.
Gainera, eskolak dibertsifikatzen badira gizartean isladatuko da hori. Gaur egungo haurrek aniztasunean bizitzen ikasten badute eta horren onurak aprobetxatzen badituzte gizarteran islatuko da hau.
Denentzako egindako eskolak behar ditugu, guztiok ikasteko aukera izan dezagun.
eta ez programa eta metodo itxietako eskolak, iksleak ez dira eskolara egokitu behar direnak, eskolak egokitu behar dira ikasleei, ikasle desberdinei

http://es.youtube.com/watch?v=WmnOwVbO5AY&feature=related